expr:class='"loading" + data:blog.mobileClass'>

martes, 12 de febrero de 2013

XXXVI. Argi Berri Elkarteko Mus Txapelketa Azkarra (emaitzak)

XXXVI. MUS TXAPELKETA AZKARRA
ARGI BERRI ELKARTEA (ORDIZIA)
2013/02/09



Kaixo kazetariok!

Eskutitz honen bitartez joaneko larunbatean Ordiziako Argi Berri Elkartean jokatu zen XXXVI. Mus Txapelketa Azkarraren berri emango dizuegu, gero zuek argitara eman dezazuen.

Otsailaren 9an, larunbata, arratsaldeko 4:30ean eman zitzaion hasiera txapelketari Argi Berri Elkartean. Iluntzeko 09:45ean amaituta zegoen jada. Guztira 102 bikote aritu ziren nor baino nor.

Euskal Herriko 30 herritatik gerturatu ziren muslariak, Gipuzkoakoak gehienak baina baita, Lapurdi (Hazparne), Sakana eta Leitza aldekoak ere. Hara nongotasunak: Ordizia (37), Lazkao (7), Zumaia (5), Ormaiztegi (5), Zumarraga (5), Zaldibia (5), Tolosa (4), Azpeitia (4), Beasain (3), Asteasu (2), Urnieta (2), Leaburu (2), Ataun (2), Arrasate (2), Ibarra (2), Leitza, Hazparne, Oñati, Errenteria, Ikaztegieta, Getaria, Arbizu, Arriaran, Urretxu, Zizurkil, Donostia, Segura, Bergara, Errezil eta Itsasondo.

Sarituen zerrenda atxikiriko dokumentuan duzue. Jakin Beasaingo Arriaran auzora joan direla aurtengoan txapelak eta 1.500 €-ak (Peio Olano - Xabier Mendizabal). Finalean Antonio Carrión eta Montxo Viturro donostiarren aurka aritu zuren eta 3-1eko emaitzarekin gailendu ziren. Atxikirik bidali dizkizuegu arkume eta antxume zozketako zenbaki sarituak. Baita txapeldunak agertzen diren argazkia ere.

Bidalitakoa argitara emango duzuelakoan, eskerrak eman eta agurtzea besterik ez zaigu geratzen. Argi Berri Elkartearen izenean…

AITOR CALVILLO
Argi Berri Elkartea


 Peio Olano - Xabier Mendizabal

Se Clasifican para el Txapeldunes de mus 2013


 @@@@@@

 Subcampeones junto a los txapeldunes



Antonio Carrión eta Montxo Viturro

No hay comentarios: