XXXVI. MUS TXAPELKETA AZKARRA
ARGI BERRI ELKARTEA (ORDIZIA)
2013/02/09
Kaixo kazetariok!
Eskutitz honen bitartez joaneko larunbatean Ordiziako Argi Berri
Elkartean jokatu zen XXXVI. Mus Txapelketa Azkarraren berri emango dizuegu,
gero zuek argitara eman dezazuen.
Otsailaren 9an, larunbata, arratsaldeko 4:30ean eman zitzaion hasiera
txapelketari Argi Berri Elkartean. Iluntzeko 09:45ean amaituta zegoen jada.
Guztira 102 bikote aritu ziren nor baino nor.
Euskal Herriko 30 herritatik gerturatu ziren muslariak, Gipuzkoakoak
gehienak baina baita, Lapurdi (Hazparne), Sakana eta Leitza aldekoak ere. Hara
nongotasunak: Ordizia (37), Lazkao (7), Zumaia (5), Ormaiztegi (5), Zumarraga
(5), Zaldibia (5), Tolosa (4), Azpeitia (4), Beasain (3), Asteasu (2), Urnieta (2),
Leaburu (2), Ataun (2), Arrasate (2), Ibarra (2), Leitza, Hazparne, Oñati,
Errenteria, Ikaztegieta, Getaria, Arbizu, Arriaran, Urretxu, Zizurkil,
Donostia, Segura, Bergara, Errezil eta Itsasondo.
Sarituen zerrenda atxikiriko dokumentuan duzue. Jakin Beasaingo
Arriaran auzora joan direla aurtengoan txapelak eta 1.500 €-ak (Peio Olano - Xabier
Mendizabal). Finalean Antonio
Carrión eta Montxo Viturro donostiarren aurka aritu zuren eta 3-1eko
emaitzarekin gailendu ziren. Atxikirik bidali dizkizuegu arkume eta antxume
zozketako zenbaki sarituak. Baita txapeldunak agertzen diren argazkia ere.
Bidalitakoa argitara emango duzuelakoan, eskerrak eman eta agurtzea
besterik ez zaigu geratzen. Argi Berri Elkartearen izenean…
AITOR CALVILLO
Argi Berri Elkartea
Peio Olano - Xabier
Mendizabal
Se Clasifican para el Txapeldunes de mus 2013
@@@@@@
Subcampeones junto a los txapeldunes
Antonio
Carrión eta Montxo Viturro
No hay comentarios:
Publicar un comentario