expr:class='"loading" + data:blog.mobileClass'>

jueves, 26 de enero de 2012

XXIII. Iraetako mus txapelketa azkarrarekin. Zestoa. Gipuzkoa.

Ostiral gauean ospatuko den XXIII. Iraetako mus txapelketa azkarrarekin emango diote hasiera Iraetako Santaines jaien bigarren atalari.
Azken urteetan ehun bikote baino gehiagok hartu dute parte txapelketa honetan. Sari bikainak izango dira, guztira 1.800 euro ematen baitira saritan:
1.ak, 1.000 euro eta txapela;
2.ak, 500 euro eta garaikurrak;
3.ak, 200 euro eta
4.ak 100 euro.
Txapelketa Bekoetxe merenderoan jokatuko da, 22;30ean hasita (izen ordu erdi lehenago) eta bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu.

http://zertanao.info/2012/01/25/iraetako-xxiii-mus-txapelketa-jokatuko-da-ostiral-honetan/


No hay comentarios: